Eskola Mendiko 2021eko Finalistaren Eguna aurten Hernanin ospatuko da urriaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 4a, 00:00

Gipuzkoako eskola-mendizaletasunaren jaia izaten da eta aurten ibilaldia Hernanin egingo da. Aurten ez dago lehiaketarik, ez eta finalistarik.

Urriaren 24an Eskola Mendiko Finalistaren Eguna ospatuko du Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta aurten Hernanin izango da. Finalistaren Eguna Gipuzkoako eskola-mendizaletasunaren jaia izan ohi da, eta bertan, Mendi Lehiaketako parte hartzaile sailkatuei diplomak ematen zitzaizkien.

Pandemiagatik eskola-jarduerak bertan behera geratu zirenez, aurten ez dago finalistarik. Oraingo honetan, ordea, Gipuzkoako haurrek mendiko egun eder eta osasuntsu batez goza dezaten balioko du ekitaldiak.

Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek parte hartu dezakete izena eman eta gero
Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek parte hartudezakete eta izenematea urriaren 21a (osteguna) baino lehen egin behar da, buletina bidaliz edo Mendiriz Mendiri datuak jakinaraziz telefono bidez 943 33 27 45 zenbakian, email bidez mendirizmendi@gmail.com helbidean edo bulegoan bertan astelehen, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara.


Ibilbidea Atsegindegi plazan, Hernanin, hasiko da, 09:00ak eta 09:30ak bitartean. Ikastetxeak bere partehartzea baieztatu beharko du harrera mahaietan eta ibilbidea jarraian hasiko dute. Atsegindegitik Portura iritsiko dira eta Loidi, Añarregi, Argindegi eta Igeriategi baserrietatik barrena Portura bueltako dira berriz, Atsegindegin amaitzeko. 


Gurasoek ibilbidea bere seme-alabekin batera egin ahal izango dute. Ez da hamaiketakoa egiteko leku konkreturik prestatuko, eta ez da horretarako geldialdirik egingo ibilbidean zehar. Parte-hartzaile bakoitzak berea eraman beharko du bere motxilan. 


Ondorioz, ibilbidea egiteko elikagai arinak eramatea gomendatzen da. Umeen ibilaldia, gutxi gorabehera, bi ordukoa izango da eta amaieran opariak banatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!