Ez da zitarik hartu beharko bihartik kiroldegian eta ordutegia zabalduko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 3a, 00:00

Bihartik aurrera zitarik hartu gabe joan ahal izango dute erabiltzaileek Hernaniko kiroldegira. Bestalde, gimnasioko ordutegia ere zabalduko da 22:00ak arte, eta igerilekukoa 21:00ak arte. Gimnasioa deskongestionatzeko helburuz, ariketa kardiobaskularra egiteko makinaz egokitutako gela bat dago eta bertan ere, 22:00ak arte erabili daitezke. Kiroldegiko ikastaroak ostiralean hasi ziren, baina oraindik badaude plazak zenbait ikastarotan. Bertan parte hartu nahi dutenek izen ematea zabalik dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!