Hernani eta Irun artean tren zerbitzua etengo da urriaren 9, 10, 11 eta 12an

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 3a, 00:00

Renfek tren zerbitzua etengo du urriaren 9, 10, 11 eta 12an, Hernani eta Irun arteko bidean. Zerbitzu hori autobusetan egingo dute bidairiek. Hernaniko kasuan, Floridako geltokiraino iritsiko dira tren guztiak eta hemen bidaiariek autobusa hartuko dute Irun aldera joateko. Irundik Hernanira ere autobusez egingo dute bidea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!