Goiz Eguzkiko ikastaroak bihar hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 3a, 00:00

Goiz Eguzkik antolatutako ikastaroak bihar hasiko dira gimnasiarekin kiroldegian eta etzi Cachibolekin, 09:30etan kiroldegian. Ipar martxa ostegunean, urriaren 7an, bi txandetan hasiko da Goiz Eguzkin. Frantsesa Goiz Eguzkin emango da; lehenengo taldea urriaren 18an eta bigarrena, urriaren 22an, biak 09:00etan. Ahozkoa, urriaren 20an, 11:00etan izango da. Yoga ikastaroa, Goiz Eguzkin, urriaren 19an eskainiko da, arratsaldeko 17:00etan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!