'Sorginak eta sorginkeriak' emanaldia gaur arratsaldean, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Toti Martinez de Lezea idazlea. Argazkia: Oihaneder Euskararen Etxea

Hitz Andanako laugarren edizioa da aurtengoa, eta dagoeneko izan dira hainbat saio, aurreko egunetan. Gaurko, Sorginak eta sorgineriak emanaldia antolatu dute. Egitarauko azken ikuskizuna Chillida Lekun izango da, arratsaldeko 18:30etan. Berak sortutako testuak irakurri ditu Toti Martinez de Lezeak, Gorka Hermosoren akordeoiaren eta Edurne Zabaloren klarinetearen musikaren gainetik. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, Biteriko leihatilan edo online, www.kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!