Arrakasta, 'Ez da kasualitatea' saioak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan, eta, atzean, Ane Labaka eta Onintza Enbeita.

Ez da kasualitatea, izenburuak zioen bezalaxe, asteazkenean, Hitz Andanako lehenengo emanaldiko protagonistak emakumeak izatea. Bertso-saio musikatua izan zen Biterin, eta oholtza gainera igo ziren, bertsotara, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Ane Labaka; gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre aritu zen. Beraiekin aritu ziren, baita ere, Ixak Arruti gitarrarekin eta Gari Otamendi biolinarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!