Hitzaldia, kontzertua, herri bazkaria eta beste asko, independentzia egunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

«Independentziaren aldarriak berriro indarra har dezan», Ernaik, Sortuk eta LAB sindikatuak hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko.

HERNANI  INDEPENDENTZIA EGUNA

Gaur, urriaren 2a, independentzia eguna da. Horren harira, egun osorako egitaraua antolatu dute Ernaik, Sortuk eta LAB sindikatuak. «Independentziaren aldarriak berriro ere kalean indarra har dezan», goizetik hasita gauera arte, zeregina izango da herrian.

 

Hitzaldiak irekiko du gaurko egitaraua, Milagrosan

Goizeko 11:00etan ekingo diote plangintzari. Lehenengo txanda Independentzia ipar, estatu propioa zertarako? hitzaldia izango da, Milagrosan. Bertan izango dira hizlari lanetan Eneko Compains, Iratxe Delgado eta Igor Arroyo. Ondoren, 14:00etan, herri bazkaria egingo dute, Tilosetan.

Bazkalostean, arratsaldeko 16:00etan, Andoni Ollokiegi igoko da oholtza gainera. Egunari doinua jartzeko asmotan, gitarraren laguntzarekin, kantu ezagunak abestuko ditu. Jarraian, 18:00etan, manifestazioa izango da, Plazatik abiatuta; eta, manifestazioaren amaieran, ekitaldi politikoa ekingo dute Tilosetan.

Plangintza amaitzeko, kontzertuak izango dira Atsegindegin, 21:30etatik aurrera. Perlata eta Rotten XIII talde ezagunek emango diote amaiera independentzia egunari. 

EGITARAUA
Independentzia eguna

11:00 Hitzaldia: 'Independentzia ipar, estatu propioa zertarako'. Milagrosan. Hizlariak: Eneko Compains, Iratxe Delgado eta Igor Arroyo.

14:00 Herri bazkaria, Tilosetan.

16:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua, Tiloetan.

18:00 Manifestazioa, Plazatik.

18:30 Ekitaldi politikoa, Tilosetan.

21:30 Kontzertuak: Perlata eta Rotten XII.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!