'Ez da delitua' ekimenaren harira kontzertuak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Tatxers. Argazkia: Dani Blanco

Kontrakantxa gaztetxeak lau kontzertu antolatu ditu gaurko, 21:00etan hasita. Sarrerak salgai daude Goiz Argin.

Gazte talde batek Hego Haizea etxea okupatu zuen. Horren harira, bi gazte epaitu zituzten joan den otsailean, eta epaiak 11.000 euroko kalte-ordainak ordaintzera kondenatu zituen bi hernaniarrak. Horren bueltan, ez da delitua ekimena sortu zen, dirua biltzeko laguntza gisa.

Horri guztiari jarraipena emateko, Kontrakantxak antolatuta, kontzertuak antolatu dituzte gaurko, gaztetxean. 19:30etan izango da ate-irekiera eta kontzertuak, 21:00etan hasiko dira.

EGITARAUA

'Ez da delitua'

19:30 Gaztetxeko ate-irekiera.

21:00 Kontzertuak: NorkZer?!, Tatxers, Arroxnak eta La Rekba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!