28 urteren ondoren erretiratzeko ordua heldu zaio Errioguardaenea jatetxeari. Hori horrela honakoa azaldu nahi izan dute; «gure etxetik pasa den guztiari eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu eta aldi berean, abendura arte lanean jarraituko dugula jakinarazi nahiko genuke».
Ia hiru hamarkadaren ostean, bere ibilbidea bukatutzat emango du Errioguardak, etxekoek ez baitiote segidarik emango negozioari. Baina espero dute, hori ez izatea betirako: ateak zabalik dauzkate, jatetxeari segida emateko interesa dutenentzat. Eta esker hitzak izan dituzte, urte hauetan bertaratu direnak oroituz: «eskerrik asko hona bertaratu zareten guztioi. Agur!»
Errioguardaeneako jabeak eta langileak