Aguraingo Krosa irabazi zuen Ibai Albak, aurreko asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Ibai Alba, 2019ko Sagar Lasterran.

10 kilometroko proba irabazi zuen hernaniarrak, 31:23 denborarekin. Eva Esnaola, berriz, bere kategoriako onena izan zen Madrilgo maratoian.

Martxa polita hartzen ari dira krosak eta mendi lasterketak, pandemiak eragindako etenaren ondoren. Eta aurreko asteburuan, hainbat probatan aritu ziren bailarako korrikalariak, Euskal Herriko txoko ezberdine­tan. Eta horietako bat, Ibai Alba hernaniarrak irabazi zuen: Agu­raingo Krosean nagusitu zen joan den igandean, 10 kilome­tro­­ko proban, 31:23 denborare­kin. Minututik gorako aldea izan zuen Albak helmugan, Al­ber­­to Diaz (32:38) eta Enaitz Lopez (32:42) gasteiztarrekin.

Ez zen bailarako beste korrikalaririk izan Agurainen, baina bai Ordizian, Josetxo Imaz Memorialean, igandean bertan. 10 kilometroko proba zen hori ere, eta Urumeako bost korrikalarik hartu zuten parte. Horrela, 26garren sailkatu zen Ibon Iriondo hernaniarra (36:31), eta 36garren Alexander Iturralde herrikidea (37:12). Astigartarren artean, berriz, 104garren sailkatu zen Juanma Garcia (42:34), 142garren Gorka Alvarez (45:21), eta 226garren Lide Garcia (55:26).

Eta etxetik urrun ere aritu zen atletarik, baina distantzia luzeagoetan: Madrilgo maratoi­an hartu zuen parte Eva Esnaola hernaniarrak, joan den igandean; eta 3:26:45 denboran osatu zuen 42,195 kilometroko distantzia. Horrela, bere kategoriako onena izan zen hernaniarra, 60 urtetik gorako emakumezkoetan. Guztira, 574garren sailkatu zen Esnaola, maratoia osatu zu­ten 3.207 partehartzaileren arte­an; eta 29garren izan zen emakumezkoetan, 365etik.

 

Iraitz Iparragirre 10garren, Belaguako mendi lasterketan

Eta bi mendi lasterketatan ere aritu dira, bailarakoak. Izabara joan zen Iraitz Iparragirre hernaniarra, Belaguako mendi lasterketan parte hartzera: 18 kilometro, 1.400 metro inguruko desnibel positiboarekin. Ederki aritu zen Iparragirre, eta 10garren postuan iritsi zen helmugara, 2:22:53 denboran osatuta ibilbide gogorra.

Eta Zeanurin zeukan hitzor­dua Hodei Lujanbio goizu­eta­rrak, Gorbeia Suzien probare­kin. Munduko Koparako pun­­­tu­a­ga­rria zen proba, 31 kilo­me­­tro­­koa, 2.400 me­troko desnibel positiboarekin. Eta maila ederrean ari­tu zen goizuetarra, beste be­hin: 29garren sailkatu zen, 462 partehartzaileren artean, 3:27:40 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!