12 postuk hartuko dute gaur Atsegindegi, Doberak antolatutako I. Liburu Azokan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

2019garren urtean jarri zuen azkenekoz liburu azoka, Dobera Euskara Elkarteak.

Hernaniko I. Liburu Azokaren irekiera 10:30etan izango da Atsegindegin eta Gorka Olazabalek bakarrizketa bat eskainiko du, bertaratzen direnei ongietorria emateko.

Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko I. Liburu Azoka antolatu du gaurko egunerako.  Euskeraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko asmoz, eta Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera emanez; «kultura sustatuz eta indartuz» gaineratu du Doberak. Hau kontutan izanik, euskerazko liburuak bakarrik egongo dira salgai, gaurko liburu azokan.

Goizeko 10:30etan emango zaio hasiera I. Liburu Azokari Atsegindegin, eta hasiera goxatzeko asmotan, Gorka Olazabalen bakarrizketaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Eguerdian atsedenaldi bat egingo da, hau da, azokak eguerdiko 14:00etan itxiko ditu ateak. Arratsaldean berriz, 16:30etatik 19:00ak arte egongo dira postu guztiak zabalik.

Hernanin egingo den I. Liburu Azokan, argitaletxe zein ekoizleek jarritako 12 postu egongo dira ikusgai, hala nola, Dobera Euskara Elkartea, Susa, Alberdania, Trarttalo, Elkar, Pamiela, Harriet Ediciones, Markel Oyarzabal, Igela, Hernani Errotzen-Nabarralde, Txalaparta eta Erein.

Azokaz gain, hainbat argitaletxe eta ekoizleek, liburuen aurkezpena egingo dute. Goizeko 11:30etan hasiko dira aurkezpenekin, eta lehena Juan Martin Elexpuru izango da, Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan liburuaren nondik norakoen berri emango du. Jarraian, Markel Oyarzabal hernaniarrak lekukoa hartuko dio, eta duela gutxi argitaratu duen amaia. gidoi-liburua aurkeztuko du, hain justu, 12:00ak aldera.  12:30etan, Eñaut Agirre eta Iñaki Sanz- Azkuek Gure fauna eta florari begira (1/Ornodunak) liburuak zer dakarren kontatuko dute.

Arratsaldean, bi aurkezpen eskainiko dira. Lehena, Gurea Falangista zen liburuarena izan da eta Alberto Barandiaran egileak egingo du, arratsaldeko 17:30etan hasita. Jarraian Ana Magalon egileak, 2021garren urtean argitaratu duen Ez dakit zertaz ari zaren liburuaren aurkezpena eskainiko die, bertaratzen direnei.

Literaturarekin zerikusia duten beste hainbat ekimen ere antolatu dira, eta haietako bat izango da Atsegindegi= Plazeraren plaza izeneko irakurraldia, Hernaniko Kale Literatura taldearen eskutik eskainitakoa.

Bazkaltzeko tartea hartu ostean, arratsaldean aipatu moduan ekintzek aurrera jarraituko dute. Hain justu, 16:30etan, Sorgina txirulina ipuin kontalariaren bisita izango dute 4 eta 8 urte bitarteko txikiek. Euskal mitologia jira eta bira izango da irakurriko duen ipuin musikatua.

 

Egileak, liburuak sinatzen

Gaurko postuetan, hainbat egile, liburuak sinatzeko egongo dira, honako ordu zehatzetan: 10:30etatik 14:00etara, eta 16:30etatik 19:00etara Markel Oyarzabal hernaniarra, bere postuan. 11:00etatik 13:00etara Elena Martinez Rubio Egun gorrietan liburua sinatzen, Alberdania postuan. 11:30etatik 13:00etara Ainara Azpiazu (Axpi) hernaniar ilustratzailea Faixeko katalina liburua sinatzeko egongo da, Hernani Errotzenen postuan. Basoan barna liburua ere sinatuko du Axpik, eguerdiko 13:00etatik 14:00etara, Elkar argitaletxearen postuan. Goizeko 11:30etatik 14:00etara bitartean, Goizane Aizpuruak sinatuko ditu liburuak, eta ordu berean, Yurre Ugarte ere Lilurabera liburua sinatzeko egongo da, biak Alberdania postuan. Eñaut Agirre eta Iñaki Sanz-Azkuek ere sinatuko dute atera berri  duten Gure faunari eta florari begira (1/Ornodunak) liburua, Doberaren postuan, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara bitartean. Toti Martinez de Lezea ere izango da Doberak antolatutako I. Liburu Azokan, eta Egurra S.A. liburua sinatuko du, 12:00etatik 14:00etara, Erein argitaletxearen postuan.  12:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 17:30etara Unai Elorriaga eta Alex Orbe egongo dira Harriet Edicionesen postuan, Jarraitu inurriari liburua sinatzen.  Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Ana Malagonek hartuko du lekukoa, Ez dakit zertaz ari zaren liburua sinatuz. Azkenik 17:00etatik 19:00etara, Doneaneko alaba liburua sinatuko du Juan Kruz Igerabide egileak, Alberdania postuan.

 

Erakusketa egun osoan, eta sari banaketa amaieran

Dobera Euskera Elkarteak bigarren urtez, Kromiki lehiaketa antolatu du, haur, gazte nahiz helduen artean euskal kultura sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin. Hau kontutan izanik, gaur egun osoan zehar, azokaren erdigunean erakusketa jarriko da, parte hartzaile guztien kromikiekin. Azkenenik, Hernaniko I. Liburu Azokaren itxialdi gisa, II. Kromiki lehiaketako sari banaketa egingo da, arratsaldeko 18:45etan hasita.

 

«Hainbat neurri hartuko dira»

Dobera Euskara Elkarteak hainbat neurri hartu ditu, bizi dugun osasun egoera dela eta, «herritarren segurtasuna eta babesa bermatzeko». Honako hauek hartu ditu, besteak beste: 5 urtetik gorakoek derrigorrezkoa dute musukoaren erabilera. Oro har diote, edukiera mugatua izango dela «pilaketak saihesteko». Eta azkenik, gehitu dute azokaren sarrera eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabili behar dela.

Joan den urtean antolatu zen estreinakoz Kromiki lehiaketa, eta aurten bigarren edizioa egin da. Dobera Euskara Elkartearen asmoa da, haur, gazte nahiz helduen artean euskal kultura sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzea. Guztira 336 kromiki jaso ditu Doberak, eta gehienak honako ikastetxeetakoak izan dira: Aratz, Elizatxo, Langile eta Txirrita.

Gaurko eguna eta azoka aprobetxatuz, kromikien erakusketaz gain, sari banaketa egingo da. Haurrek zozketa bidez jasoko dute saria: «Gaueko Komiki dendan erosteko 30 eurotako opari txekeak eta marrazketarako materiala». Gazte eta helduen mailan, liburu elektronikoa eta herriko dendetan gastatzeko 50 euroko opari txekea banatuko zaio irabazleari.  Urriaren 5etik aurrera, aurkeztutako kromikiak jasotzeko aukera egongo da Doberako bulegora bertaratuz gero. Gainera Doberak dio sarituei aurrez jakinaraziko zaiela: «saria eskuratzeko sari banaketa ekitaldira etorri beharko dute». Gainera PDF formatuan egongo dira eskuragai Kromikiak, Dobera.eus webgunean.

 

Arratsaldeko 18:45etan hasiko da Kromiki lehiaketako sari banaketa, eta aldi berean azokari amaiera emango zaio.

Arratsaldeko 18:45etan hasiko da II.Kromiki lehiaketaren sari banaketa. Guztira 336 kromiki jaso dira, «gehienak ikastetxeetatik iritsitakoak».

Joan den urtean antolatu zen estreinakoz Kromiki lehiaketa, eta aurten bigarren edizioa egin da. Dobera Euskara Elkartearen asmoa da, haur, gazte nahiz helduen artean euskal kultura sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzea. Guztira 336 kromiki jaso ditu Doberak, eta gehienak honako ikastetxeetakoak izan dira: Aratz, Elizatxo, Langile eta Txirrita.

Gaurko eguna eta azoka aprobetxatuz, kromikien erakusketaz gain, sari banaketa egingo da. Haurrek zozketa bidez jasoko dute saria: «Gaueko Komiki dendan erosteko 30 eurotako opari txekeak eta marrazketarako materiala». Gazte eta helduen mailan, liburu elektronikoa eta herriko dendetan gastatzeko 50 euroko opari txekea banatuko zaio irabazleari.  Urriaren 5etik aurrera, aurkeztutako kromikiak jasotzeko aukera egongo da Doberako bulegora bertaratuz gero. Gainera Doberak dio sarituei aurrez jakinaraziko zaiela: «saria eskuratzeko sari banaketa ekitaldira etorri beharko dute». Gainera PDF formatuan egongo dira eskuragai Kromikiak, Dobera.eus webgunean.

Arratsaldeko 18:45etan hasiko da Kromiki lehiaketako sari banaketa, eta aldi berean azokari amaiera emango zaio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!