Errugbi eskolako ate irekiak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 00:00

Hernaniko Club Rugby Elkarteak Errugbi Eskolako ate irekiak antolatu ditu gaurko, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. 10, 12 eta 14 urtez azpikoentzako jardunaldiak izango dira, Landaren. Gainera, urte eta erdi ondoren, adin tarte horietako jokalariek lehiaketari ekingo diote, berriz ere. Guztiek Txingudi zelaian jokatuko dute, Irunen. Bihar, Seven topaketa izango dute 14 urtez azpikoek, 14:45etan hasita; 12 urtez azpikoek, berriz, bi taldetan jokatuko dute, etzi, 10:30etatik aurrera; eta, 10 urtez azpikoek etzi dute hitzordua, 11:50etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!