Barre-algarak eta txaloak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 00:00

'Amatxoren intxaurrak' ikuskizuna, larunbatean, Atsegindegin.

Musika Eskolak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan ziren joan den larunbatean, Atsegindegin. Bi saio egin zituzten Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkezteko, eta sekulako arrakasta izan zuen ekitaldiak. Denera, 800 bat herritar bildu ziren bi ikuskizunetan. Guztiek, haurrek zein gazteek, ederki gozatu zuten, eta txalo zaparrada artean agurtu zituzten pailazoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!