Hiru partidu jokatuko dituzte etxean gaur, palista hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 00:00

Ainhoa Urien errestoan, Eli Gutierrez, Ekhine Balerdi eta Eider Otaegi begira dituela.

Arratsaldeko 19:15etan hasiko da jaialdia, eta neska nagusiak zein jubenilak ariko dira jokoan.

Hitzordua daukate Gipuzkoako Txapelketarekin, beste asteburu batez, palista hernaniarrek. Eta gaur jokatuko dituzte partidu gehienak, seitik bost.

Horietatik hiru, etxean izango dituzte, Hernaniko kiroldegiko frontoian. 19:15etan hasiko da jaialdia, eta Cisnerosek eta Berasartek eskuz jokatuko duten partiduaren ondoren jokatuko dituzte palakoak. Neska jubenilena izango da aurrenekoa, eta Hernaniko bi bikote ariko dira aurrez aurre: Maddi Iriondo eta Ane Kerejeta, Laia Garmendia eta Irati Minerren kontra. Ondoren, nagusien bigarren mailakoa jokatuko dute Ekhine Balerdik eta Ainhoa Urienek, Aiaren kontra. Eta azkenik, Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta ariko dira, Su Berriren kontra.

Mutil nagusiek, berriz, Soraluzen jokatuko dute gaur, arratsaldeko 18:00etan. Eta ordu berean ariko da neska jubenilen hirugarren bikotea,  Enara Maciciorrek eta Alaitz Barrenetxeak osatutakoa, Villabonan jokatuko dute, Behar Zanaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!