Txupinazoa, sardina jatea, zezen suzkoa, DJa eta beste asko, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 00:00

Gaur hasiko dira Zelabide auzoko jaiak, 18:00etako txupinazoarekin, Gabriel zelaian. Bi egunez, hamaika egiteko izango dituzte auzotarrek.

Gaur emango diete hasiera Zelabide auzoko jaiei. Egitarau potoloa antolatu dute datozen bi egunetarako, eta,  goizetik hasita gauera arte, adin tarte guztietako auzotarrentzat izango da zeregina.

Txupinazoarekin, arratsaldeko 18:00etan hasiko dituzte festak, Gabriel zelaian. Ekintza gehienak hantxe izango dira. Hasiera horrekin batera, Holi fest ekitaldia ere izango da. Ondoren, garbitzailearen jokoa egingo dute, eta, jarraian, sardinak jango dituzte, 19:30ak aldera. Hurrengo txanda 20:00etan izango da; haurrentzako dantzaldia antolatu dute Pako DJarekin.

Eguna borobiltzeko, txoznako bokatak hartuta, elkarrekin afalduko dute Zelabidekoek. Gero, 22:30etan, zezen suzkoa izango da; eta, amaitzeko, Pako DJak doinua jarriko du auzoan, berriz ere.

Bihar, jarraipena emango diote egitarauari. 10:00etan, dianak esnatuko du auzoa. Eta, jarraian, hamaika ekintza izango dira: haurrentzako oztopo proba, sokatira, paella herrikoia, puzgarriak, eta beste asko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!