Migrazinema zikloa urriaren 6an hasiko da 'Almanya' pelikularekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 30a, 00:00

Urriko asteazkenetan, 18:30etan, lau pelikula eskainiko dira Biterin. Beste hiru saio ere egongo dira, publiko bereziari zuzenduak.

Aurten ere Migrazinema zinema zikloa dator urrian, Amherrek antolatua, zazpi saiorekin. Lehenengo lauak, jende guztiarentzat irekiak, urriko asteazkenetan, 18:30etan Biteri Kultur Etxean. Beste hiru saioak, publiko berezi bati zuzenduta egongo dira; saio bat emakumeentzat, beste bat gazteentzat eta bestea pertsona nagusientzat. Horien berri oraindik ez da eman.

 

Amherrek antolatuta, doan eskaintzen dira pelikulak

Hori bai, urrian eskainiko diren lau pelikulak ezagutarazi ditu Amherrek. Urriaren 6an Almanya eskainiko da; urriaren 13an,  París a toda costa; urriaren 20an, Retorno a Hansala; eta, urriaren 27an, The Farewell.

«Bertan, zinemaren magiaz baliatuz, elkar hobeto ezagutzeko eta gure bizitzei eta bizipenei buruz hausnartzeko elkartzen gara», azpimarratu dute Amherretik. Ziklo horren gaia, halaber, migrazio-prozesuko dueluak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!