Izenematea zabalik Kanikaren jardueretarako

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00

Zabalik dago izenematea, Kanika Aisialdi Taldearen jardueretan parte hartzeko, ikasturte honetan. Hiru astean behin elkartu ohi dira, larunbat arratsaldetan, haurrekin ekintzak egiteko; eta irteerak ere egiten dituzte tarteka. Urriaren 8ra arte eman daiteke izena, eta 2015ean edo lehenago jaiotakoak apuntatu daitezke. Horretarako, emailez idatzi behar da, helbide honetara: kanika.aisia@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!