Hitz Andanaren 4garren edizioa gaur hasiko da bertso saio musikatuarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00

Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Ane Labaka bertsotan, Ixak Arruti gitarran eta Gari Otamendi biolinarekin ariko dira.

Hitz Andanako laugarren edizioa gaur hasiko da eta larunbatean amaituko da. Gaur, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua izango da, 19:00etan, Biterin. Lau bertsolari igoko dira oholtza gainera: Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Ane Labaka. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre arituko da.  Horiez gain, musikariak ere izango dira saioan: Ixak Arruti gitarran eta Gari Otamendi biolinarekin.

 

Joxan Goikoetxea eta Karlos Linazasoro, bihar

Joxan Goikoetxearen eta Karlos Linazasoren txanda izango da bihar. Esaten dugun argia lana aurkeztuko dute. Linazasoro idazlearen poema liburu berria da, eta poesia horietako zenbait irakurriko ditu egileak, Goikoetxea musikariaren laguntzarekin. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta hori ere Biterin izango da

Programazioarekin jarraituz, ostiralean Hnuy illa eta Sorginak eta larunbatean, sorginkeriak emanaldiak izango dira. Horietarako, sarrera salgai dago 8 euroan.  Bestelakoan, antolatutako gainerako ekintzak doakoak dira. Hala ere, beharrezkoa da gonbidapenak aurretik eskuratzea online www.kultur.hernani.eus webgunean edo, bestela, Biteriko leihatilan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!