Ondarearen Europako jardunaldien barruan 'Xuhurra' irakurriko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00

'Xuhurra' 2017an irakurri zen Biterin eta berriz itzuliko da.

Koxka elkarteak antolatuta Biterin eskainiko da urriaren 5ean, 18:00etan.

Koxka Elkarteak 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du Xuhurra ipuinarekin. Ekitaldia urriaren 5ean izango da 18:00etan Biteri Kultur Etxean. Ipuinaren irakurketa egingo da eta zeinu hizkuntza ere erabiliko da. 

Xuhurra ipuina «des­gaitasuna duten pertsonek egina izan da. Hortaz, des­gaitasuna dutenek egunero gainditu behar dituzten trabak dira ipuinaren argumentua. Injustiziak jasaten dituzten bestelako taldeak ere azaltzen di­ra: emigranteak, etxetik kalera bidalitako jendea, banketxeen abusuak pairatutako aiton-amonak… beraz, ipuin osoa da gizarte honen alde ilunaren ispilua eta salaketa».

Testua braileraz ere argitaratu zen eta Miguel Oribek egindako irudiek erliebea dute itsuek antzemateko. Elkarrizketa ugari ditu ipuinak, eta denak ere hika daude idatziak. Eta hori ere bada ondare ukiezin edo bizia. Ipuinaren irudi eta eszena guztiak dira desgaitasuna duten pertsonek bizitako esperientzi errealak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!