Zelabide auzoko festak indartsu datoz etzi ostiralean eta larunbatean egitarau zabal batekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00

Jaiak berreskuratu dituzte eta Gabriel Zelaiako, Eper tabernako eta Bidebietako plazak erdigune hartuta adin guztientzako ekitaldiak izango dira.

2021 urtea hilabeteak pasa ahala normaltasuna berreskuratzen joan ginen urtea bezala ezagutuko da eta horren arira Hernaniko Zelabide auzoan festak antolatu dituzte. Gainera, ez dira nolanahikoak izango.

Ostiralean hasiko dira eta larunbatean gauerdian amaituko dira. Tartean intentsitate haundiko 30 ordu egongo dira. Auzo Elkarteak denetarik antolatu du eta Gabriel Zelaiako plaza, Eper Taberna ondoan dagoen plaza eta Bidebietako plaza izango dira festen erdigune nagusi.

Egitarauan 24 ekitaldi antolatu dituzte eta hasiera etzi emango zaio, 18:00etan, Gabriel Zelaian eta larunbatean zezensuzkoak emango dio amaiera gauerdian.

 

EGITARAUA

ETZI OSTIRALA

18:00 Txupinazoa
18:00 Garbitzailearen jokoa
19:30 Sardinen dastaketa
20:00 Haurrentzako dantzaldia DJ Pakorekin
21:00 Afaria, bokatak txoznan
22:30 Zezensuzkoa
23:00 Musika DJ Pakorekin

LARUNBATA

10:00 Diana
10:30 Haurrentzako oztopo probak
11:00 Sokatira herrikoia
11:30 Surf lehiaketa
12:30 Sagardo barrikotea
14:30 Paella herrikoia
15:30 Puzgarriak
16:00 Jaien aldeko bingoa
16:30 Toka eta bote txapelketa
17:30 Txokolatada
18:00 Giza futbolina
20:00 DJ Txingudi
21:00 Afaria, bokatak txoznan
22:00 Playstation 5aren zozketa
23:00 DJ Txingudi
23:00 Zezensuzkoa
23:59 Jaien amaiera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!