'Canopy' abentura parkera irteera antolatu du Gaztelekuak larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 28a, 00:00

12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat da eta bihar arte izena eman daiteke, horretarako 5 euroko fidantza ordaindu behar da.

Larunbatean, Donostiako Canopy abentura parkera irteera antolatu du Hernaniko Gaztelekuak 10:20etatik 17:00etara, 12-17 urte bitarteko nerabeentzat. 
Irailaren 29ra arte dute izena  emateko aukera Hernaniko Gaztelekuan. Horretarako 5 euroko fidantza (ekintzara etortzen badira itzuliko zaiena) eta Gaztelekuko izen ematea betea eraman behar dute, (https://linktr.ee/hgaztelekua helbidean deskargatu daiteke). Egunean bertan Mugi txartela eta bazkaria ekarri behar da.


Canopy parkea Donostiara iritsi den lehenengo hiriko tirolina parkea da. Igeldoko maldetan, pinuen eta baso artean  dago kokatuta Kontxako badia eta Kantauri itsasoko ikuspegi zoragarriekin. Gainera, Igeldoko tontorrean izateak, altueraren eta askatasunaren sentsazioa platafometatik biderkatzen da.

Canopy, zuhaitz arteko ibilbidea da Costa Rican
Canopy, Costa Ricatik ekarritako afizioa da. Han, canopy terminoa oso zabalduta dago eta zuzenean zuhaitzen arteko ibilbidearekin uztartzen da. Canopy ingelesez, ordea, zuhaitz gainaldeko multzoari dagokio, adar eta hostoez osaturik.


Pertsona guztientzat erabilgarria izan dadin irekita dago parkea. Ibilbidean zehar ez da gaitasun berezirik eskatzen duen erronkarik aurkituko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!