Zine programazioa bueltan da Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 28a, 00:00

Larunbatean hasiko dira emanaldiak 'D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak' eta 'Nora' pelikulekin. 

Udako etenaldiaren ostean, larunbata honetan irekiko ditu ateak, berriz ere, Biteriko zineak. Gainera, osasun-neurriek ahalbidetuta, pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko dira. Horrenbestez, aurrerantzean, ostiraletako eta larunbatetako gaueko saioak eskainiko dira, nahiz eta lehenengo asteburuan ostirala gauean emanaldirik ez egon. Larunbatean eta igandean, euskerazko bi film eskainiko dira: Nora eta D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak.


Hortik aurrera, ostiraletik astelehenera izango dira saioak.  Urriak 8 eta 12 artean Raya eta Chavalas eskainiko dira, urriak 15 eta 18 bitartean Peter Rabbit 2 eta Lazos, urriaren 22tik 25era 4 chicos y esto eta Donde caben dos ikusi ahalko dira eta urriaren 29 eta azaroaren 1a artean, Cascarrabias. el cuento de un mago eta Escape Room 2.

Haurren saioak 3 euro balioko dute eta helduenek 4,5 euro
Bestalde, Udalak 2021ean onartutako tasa berrien arabera,  sarreren prezioan ere aldaketak izango dira. Haurren saioek 3 euro balioko dute, helduenek, 4,50 euro eta ikuslearen egunekoek, berriz, 3 euro.  Sarrerak online erosi ahal izango dira www.kultura.hernani.eus webgunean edo emanaldia baino ordubete lehenago, Biteriko leihatilan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!