'Hernani Errotzen', hiru ekitalditan egongo da

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 28a, 00:00

Doberaren liburu azokan parte hartuko du, Artetarako irteera antolatu du eta datorren astean ikastaroa izango da. 

Hernani Errotzenek lau ekitalditan hartuko du parte iraila amaieran eta urrian. Horietako bat pasa den larunbatean antolatu zuen, Auritzeko udaletxearekin eta Nabarralde fundazioarekin batera ‘Pirinioetako mendialdea. Kultura eta identitatea’ jardunaldian parte hartu zuen eta aste honetan beste bi ekitaldi eramango ditu aurrera. 


Larunbatean, urriaren 2an, Doberak antolatutako liburu azokan parte hartuko du. Mahai bat jarriko du Hernani Errotzenek beraien euskarazko ekoizpenekin: Gipuzkoako historia nafarra, Nafarroako historiaren sintesia, Axpik landutako Foixko Katalinari buruzko komikia, Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta komikia eta beste hainbat liburu eta dokumentalak CD formatuan.


Hurrengo egunean urriaren 3an, igandean, irteera autobusez eta bisita gidatua antolatu da Artetara (Ollaran). Andia mendilerroaren 100 kilometro karratuko azalera hartzen du iturburuak. Ingeniaritza obra erraldoia bisitatuko dute David Campionekin.


Bestetik, datorren astean; urriaren 6, 13, 20 eta 27an, euskalnafarren historia aztertzeko ikastaroa antolatu da. Lau saio izango dira, bi ordukoak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Matrikula epea etzi, ostegunera arte, dago irekia edo plazak amaitu arte, izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!