Porrota jaso zuten talde guztiek, ligako lehenengo jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 28a, 00:00

Hernaniren eta Saiekoren aurkako norgehiagoka, larunbatean.

Hiru taldek hasi zuten denboraldia, pasa den asteburuan. Horietatik, batek ere ez zuen lortu garaipena. Etxean eta etxetik kanpo jokatu zuten, eta guztiek galdu zuten estreinakoan. Asteburu honetan dute aurrera egiteko aukera.

Asteburu iluna izan da eskubaloiko taldeentzat. Aurredenboraldian fin aritu ostean, larunbatean eta igandean izan zituzten aurtengo denboraldiko lehenengo partiduak. Denera, hiru taldek hasi dute txapelketa: kadete mutilen mailakoak eta jubenil nesken zein mutilen mailakoak.

 

Garaipenik ez, asteburuan

Indartsu hasi badira ere, porrota izan da nagusi, asteburuko emaitzetan. Izan ere, batek ere ez zuen lortu garaipeneko punturik batzea.

Kadete mutilen mailako taldeak Hondarribi izan zuen aurkari. Horiek ere etxetik kanpo jokatu zuten igandean, Hondartza kiroldegian. Partidu latza izan zen hernaniarrentzat, 31-14 galdu baitzuten ligako lehenengoan. Edonola ere, aste honetan indarrak berreskuratzeko aukera izango dute. Etxean jokatuko dute, gainera, Bera Beraren aurka.

Bestetik, jubenilen mailan, nesken taldeak ere izan zituen garaipeneko puntuak eskuratu. Hain justu, Saiekoren kontra 14-22 galdu zuen. Etxeko goxotasuna izan arren, zortea ez zen hernaniarren alde agertu eta jokoan ere ez zuten asmatu. Asteburu honetan, txapelketa heltzeko bigarren aukera izango dute Leizaranen kontra.

Azkenik, jubenilen mailan, mutilen taldeak 29-26 amaitu zuen Leizaranen aurkako norgehiagoka, Alluralden, larunbat arratsaldean. Gutxigatik, baina garaipena etxekoentzat izan zen. Ondo aritu ziren Hernanikoak eta pena izan zen punturik ez batzea. Nolanahi ere, asteburu honetan etxean jokatuko dute Elgoibarren aurka, eta sailkapenean gora egiteko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!