Euskalnafarren historia ezagutuz

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 27a, 00:00

Euskalnafarren historia ezagutzeko ikastaroa antolatu du Hernani Errotzenek, eta osteguna da izena emateko azken eguna. Saioak urriaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango dira; alegia, hilabeteko asteazken guztietan. Bi orduko iraupena izango dute, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean. Matrikula eta materialen kostua 15 eurokoa da; izena emateko, idatzi herriaerrotzen@gmail.com helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!