Parte hartzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 27a, 00:00

II. Kromiki lehiaketa antolatu du Doberak, eta bihar da proposamenak aurkezteko azken eguna. Sari banaketa larunbatean izango da, Hernaniko I. Liburu Azokan, Atsegindegin, arratsaldeko 18:45etan. Kromikiak euskarri fisikoan zein digitalean aurkez daitezke dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatzita. Kromikiek Hernanirekin zerikusia izan beharko dute; «horrez gain, euskeraz idatzitakoak izango dira eta 26 x 7,3 zentimetrotako tamainakoak, Kronikan agertzen diren Kromikien antzera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!