Saria jaso du Alai Zubimendik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 27a, 00:00

Saria jaso du Alai Zubimendik

«Irakurzaletasuna sustatzeko asmotan», joan den apirilean izan zen Juul literatur hauteskundeen 23garren edizioa, eta Alai Zubimendi hernaniarra saritua izan da.  Hain justu, Euskal Herriko ikasleek liburu eta ilustratzaile gustukoenak aukeratu dituzte, eta Jasone Osorok eta Zubimendik egindako Maddiren amona influencerra lana izan da bozka gehien jaso dituenetariko bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!