Zabalik dago argazkiak aurkezteko epea

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 26a, 00:00

Mendizale Astearen barruan, Mendiriz Mendik XLIIgarren argazki lehiaketa antolatu du, eta urriaren 8a da argazkiak aurkezteko azken eguna.  Gehienez 6 argazki aurkezteko aukera izango da, eta gutxienez, 3. Horrekin batera, aurkeztutako argazkien artean, batek, gutxienez, Hernanikoa izan beharko du. Proposamenak taldeko bulegoan utzi behar dira CD edo USB batean, astelehenean, ostegunean edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!