Martxan dira dagoeneko, Kaxko Elkarteak antolatutako tailerrak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 26a, 00:00

Izena emateko, deitu 608 193 701 telefonora, edo idatzi 'info@musikanaiz.com' helbidera.

Urtero moduan, martxa hartu du dagoeneko Hernaniko Kaxko Elkarteak. Bi tailer mota antolatu dituzte: alde batetik, esperientzia tailerra, Erritmo naiz izenekoa; eta, beste alde batetik, Soinu magikoak.

Esperientzia tailerra, urriaren 5etik ekainaren 14ra bitartean eskainiko da, asteartetan. Goizeko 11:45etatik eguerdiko 13:00etara izango da. Biterin izango dira tailer hauek, eta doakoak dira. Beraz, apuntatzeko interesa izanez gero, deitu telefono honetara: 608 193 701, edo, bestela, idatzi info@musikanaiz.com helbide elektronikora. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi izan dituzte; «bizitza musika da eta momentu bakoitzak bere abestia du; beraz, anima zaitez!».

Kaxko Elkarteak antolatutako beste tailerra musikako estimulazio goiztiarrean oinarrituta dago. 0tik 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra da, eta asteartetan izango da, bi ordutegi hauetan: goizeko 11:00etatik 11:45etara eta bigarren zita, aldiz, 11:00etan hasiko da 11:45etara arte. Tailer horiek, urriaren 5etik ekainaren 14ra bitartean eskainiko dira, Biterin.

Hala ere, Soinu magikoak tailerrean edukiera kontrolatu egingo da eta 9 pertsonako taldea osatuko da, gehienez.

Tailer horretan parte hartzeko interesa izanez gero, deitu 608 139 701 telefonora edo idatzi donostia@musikanaiz.com helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!