Zinea bueltan datorren larunbatetik, haurrentzako zein helduentzako kartelera zabalarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 26a, 00:00

Irailaren 3an estreinatu zuten Lara Izagirreren 'Nora' pelikula.

Urriaren 2an irekiko dute, berriz ere, Biteriko zinea. Aldaketa izango da: pandemia aurreko ohiko saioak eta ordutegiak berreskuratuko dira. 

Udako etenaldiaren ostean, datorren larunbatean irekiko ditu ateak, berriz ere, Biteriko zineak. Gainera, osasun-neurriek ahalbidetuta, pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko dira. Horrenbestez, aurrerantzean, ostiraletako eta larunbatetako gaueko saioak eskainiko dira. Lehenengo asteburuan, euskerazko bi film eskainiko dira: Nora eta D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak.

Bestalde, Udalak 2021ean onartutako tasa berrien arabera,  sarreren prezioan ere aldaketak izango dira. Haurren saioek 3 euro balioko dute, helduenek, 4,50 euro eta ikuslearen egunekoek, berriz, 3 euro.  Sarrerak online erosi ahal izango dira www.kultura.hernani.eus webgunean edo emanaldia baino ordubete lehenago, Biteriko leihatilan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!