Añarbeko urtegira ibilaldia bihar, Mendiriz Mendirekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 25a, 00:00

Goizeko 08:00etarako jarri dute zita biharko Atsegindegin, Añarbera bertatik abiatzeko.

Mendiriz Mendik antolatu dituen uztaileko irteerek, «arrakasta» izan dute. Hori horrela, bihar Goizuetara irtengo dira, bertako parajeez gozatzera. Añarbera joango dira hain justu, eta goizeko 08:00etarako jarri dute hitzordua, Atsegindegin. Bazkide direnek 12 euro ordaindu beharko dute, aldiz bazkide ez direnek, 15 euro. Bihar egingo duten ibilaldia, 18 kilometrokoa izango da, eta gutxigorabehera, 7 ordukoa.

Antolatzaileek azaldu dute, helduei zuzendutako irteera izango dela biharkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!