Mertxe Etxeberria Aranburu, Hernaniko alkate ohia, zendu da

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 24a, 18:58

Mertxe Etxeberria, gobernu kideekin plazan, 2003garren urtean.

Hernaniko aurreneko alkate emakumea izan zen, 1999tik 2003ra arteko legegintzaldian.

Hernaniko Mertxe Etxeberria Aranburu hil da, 74 urterekin, gaixotasun larri baten ondorioz. Mertxe, Hernaniko lehen emakume alkatea izan zen, 1999tik 2003ra arteko legegintzaldian. Euskal Herritarroken eskutik heldu zen alkatetzara. 

Mertxe Etxeberria alkate ohiak, Hernaniko Oroimen historikoan jardun zuen lanean buru-belarri, hain justu honakoa adierazi zuen Kronikak egindako elkarrizketa batean:  «garai hartan zeozer ga­rrantzitsua egiten ari ginela bagenekien, eta helburua zen han lurperatuta zeudenekin eta haien senideekin justizia egitea». 

 

Mertxe Etxeberria, Plaza Berrin egin zen ekitaldi batean. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!