Euskal eraikinen %80 inguru duela 70 urte baino gehiago eraikitakoak dira, efizientzia energetikorako eta irisgarritasunerako arauak existitzen ez zirenean. Horregatik, gaur egun zaharkitua eta energetikoki eskasa den eraikin-parke bat daukagu.
Egoera horren aurrean, azkeneko urteotan beharrezko bilakatu da eraikinen errehabilitazioa. Eta hasiera batean teilatuak eta fatxadak konpontzea izaten zen lanen muina; baina gaur egun, sekulako iraultza ari dira izaten errehabilitazio energetikoak, aireztatutako fatxaden sistemekin eta SATEekin. Edonola ere, obra horiek inbertsio handia eskatzen dute, eta kasu batzuetan, ez daude familia eta komunitate askoren eskura.
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza plan bat jarri du martxan, gure inguruko eraikinen efizientzia energetikoa, segurtasuna eta irisgarritasun baldintzak hobetzeko helburuarekin. Plan horren bitartez, 2021 eta 2024 urteen artean, urtero 33 milioi euro bideratuko ditu etxebizitza eta eraikinen errehabilitaziorako dirulaguntzetara, gaur egungo laguntzak %40 edo %50 handituz. Gainera, berritasun gisa, urteko edozein momentutan eskatu daitezke.
Kursaal Taldearentzat, ekintza hori urrats garrantzitsua da. Salto bat krisi klimatikoari aurre egin ahal izateko, errehabilitazioaren eta eraikuntzaren esparrutik; eta baita babesa emateko bide bat ere, beren eraikinen errehabilitazio energetikorako proiektuari aurre egiteko zailtasun gehien dituztenei. Horrela, kontziente dira errehabilitaziorako laguntza hauek funtsezko sostengua direla, eta aprobetxatu egin behar direla.
Grupo Kursaalen pauso bat harago doaz, enpresa errehabilitatzaile bat baino gehiago baitira. Zure konfiantzazko enpresa dira. Dirulaguntzen kudeaketan espezializatuta dagoen administrazio sail bat daukate, errehabilitazio obretarako laguntzen inguruan aholkularitza emateko gai dena. Eta laguntza horietara, interesa duten familia eta komunitate guztiek izan.
