Igoera fasearen errebantxa hartu nahi du Hernanik, Eibarren kontra

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 25a, 00:00

Hernani eta Eibar, igoera fasean Zubipen jokatu zuten partiduan.

Zubipen jokatuko du gaur, mutilen Ohorezko Erregional mailan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Etxetik kanpo ariko dira bailarako gainerako talde nagusiak, asteburuan.

Esanahi bereziko partidua jokatuko du Hernanik gaur, Zubipen, mutilen Ohorezko Erregional mailan. Eibar izango du aurre­an, joan den igoera fasean semi­finaletan kanporatu zuen taldea; eta errebantxa hartu nahiko dute berdeek. Arratsaldean izan­go da hori, 16:00etan hasita.

Errebantxatik harago, edonola ere, partidu garrantzitsua izango da berdeentzat, aurreneko garaipenaren bila aterako baitira zelaira. Orain arte jokatutako biak berdindu dituzte, eta puntuak hirunaka pilatzen hasi beharra daukate, beste denboraldi batez igoeraren lehian aritu ahal izateko.

Zubipen ez, kanpoan ariko da Hernani, nesken Ohorezko Erregional mailan. Estreinako jardunaldian Beti Gazteren kontra galdu ondoren, Bergararen zelaian bilatuko dute aurreneko garaipena, gaur arratsaldean, 16:30etan Ipintzan.

Eta kanpoan ariko da mutil jubenilen taldea ere, Liga Nazionalean. Lezaman jokatuko du, Athleticen bigarren taldearen kontra, bihar 17:00etan.

 

Mundarroren bi talde nagusiak, etxetik kanpo

Zubipen bezala, izango da partidurik asteburuan, Zarkumendegin ere. Baina etxetik kanpo ariko dira moreen bi talde nagusiak, Erregional Preferentean. Zizurkilen jokatuko dute mutilek, Danenaren kontra. Elbarre­na zelaian izango da, gaur arratsaldeko 16:00etan hasita; eta au­rreko asteburuko garaipen sen­doari segida eman nahi diote moreek, bigarrena lortuta.

Nes­ken taldeak, berriz, Donostian dauka hitzordua gaur, Matigoxotegin: Irauli Bosteko­ren kontra joka­tuko du, arratsaldeko 17:30etan hasita. Ibil­bi­de hasi berriko aurreneko par­tiduan, 1-0 irabazi zuten Her­­­naniren kontrako derbia; eta bes­te horrenbeste lortzeko asmoz joango dira, kanpoan jokatuko duten aurreneko partidura. Maila berean, Zubipen jokatuko dute Hernaniko neskek, Usurbilen kontra, bihar 12:00etan.

Eta derbi bat ere izango da Zubipen bertan, asteburu honetan: mutil jubenilen lehenen­go mailan, elkarren kontra ariko dira Hernani eta Mun­­darro, gaur arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!