Asteburu honetan hasiko dute liga, Hernaniko hiru eskubaloi taldek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 25a, 00:00

Etxean egingo dute debuta gaur, Hernaniko neska jubenilek.

Txapelketa hasten aurrenekoa izango dira neska eta mutil jubenilak, eta mutil kadeteak.

Asteburu honetan hasiko dituzte txapelketa ofizialak, Hernaniko eskubaloi taldeek. Zehazki, hiru izango dira ligari ekingo diotenak: neska zein mutil jubenilen taldeak, eta mutil kadete­ena. Gainerakoek, lagunartekoak jokatuko dituzte.


Gaur izango dute ligako estreinakoa, jubenil mailako bi taldeek. Neskek etxean egingo dute debuta, gaur arratsaldeko 18:00etan. Saieko hartuko dute, kiroldegiko lehenengo pistan. Mutilek, berriz, Andoainera joan beharko dute goizean: Leizaran izango dute aurrean, Allurralde kiroldegian, 10:00etan hasita.
Mutil kadeteen taldeak, bere aldetik, bihar eguerdian dauka hitzordua, Hondarribia. Hondartza kiroldegian ariko da, Hondarribiaren kontra, 12:00etan.


Lagunarteko partiduei dagokienez, Hernanin bertan izango dira hiru, gaur goizetik eguerdira bitartean, kiroldegiko bigarren pistan. Saieko izango dute aurrean, Hernaniko hiru taldeek: 10:00etan jokatuko du aurrenekoa, neska infantilen taldeetako batek; eta segidan, neska infantilen beste taldeak jokatuko du 11:15etan hasita. Mutil infantilek jokatuko du­te hirugarrena, 12:30etatik aurrera.


Neska kadeteek, aldiz, Donostian izango dute lagunarteko partidua, bihar goizean. Paco Yoldi kiroldegian ariko dira, Irauli Bosteko taldearen kontra, 11:00etan hasita

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!