Eraldaketaren konglomerazioa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 25a, 00:00

Eustea, Idoia Telleria Maritxalar

Irudian haitz desberdinek osatutako masa indartsu eta esanguratsu bat ikusten dut. 

Ez dirudi erraza, hainbeste kolore eta elementuz osatutako harkaitz horri pitzadurarik egitea.

Arroka indartsua dirudi, suntsiezina. Indartsua eta anitza, euren artean oso desberdinak diren partikula guztiek bat egitea erabaki dute helburu bakarrarekin: inork garaituko ez duen izaki boteretsu batean bihurtzea. Bakarrik ez baitira ezer, ez dute inor kikiltzen, hautsa dira. Ziurrenik materia-partikulatxo bakoitzak baditu bere gustu edo preferentziak; batzuk nahiago lukete arroka gorriago bat, beste batzuk zakarragoa, beste hainbatek txikiagoa… Baina euren diferentziak alde batera utzi eta konglomeratu boteretsu bat osatzea erabaki dute. Ez nago seguru zer nahi duen haitz horrek, ez eta zein diren bere asmoak ere. Hor geldituko al da betiko? Ala geldirik egoteaz nazkatu eta noranzko bat hartuko du? Horrela bada, erruki diot azpian dagoenari.

Egia esan, espero dut harri kozkor hori ene buru gainean ez erortzea; nahiago dut berarekin bat egin.

 

Asier Garikano Zubeltzu

Batura: Ekonomia Soziala Eraldatzailearen mapa

Webgunea: https://batura.eus

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

 

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!