Aurrematrikularako azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021eko irailaren 23a

Goiz Eguzkik, kurtso berriari hasiera emateko ikastaroak antolatu ditu, eta gaur amaituko da hauetan aurrematrikula egiteko epea. Goiz Eguzkiko bulegoan bertan egin daiteke. Aldiz matrikulazioa egiteko epea, hilaren 27tik urriaren 1era arte izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!