Parte hartzeko aukera, II. Kromiki lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 24a, 00:00

Urriaren 2an, aurkeztutako Kromiki guztiak egongo dira ikusgai, Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Hernaniko I.Liburu Azokan, Atsegindegin.

Hilaren 28ra arte dago aukera Dobera Euskara Elkarteak antolatutako II.Kromiki lehiaketan parte hartzeko. Lan hauek euskarri fisikoan zein digitalean aurkeztu daitezke: dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatzia. Kromikigilearen datuak, aurkeztutako lanaren atzeko aldean edo beste orri batean aurkeztu beharko dira: izen abizena, telefono zenbakia, adina eta posta elektronikoa.

Aurtengoa bigarren edizioa da eta, iaz moduan, Kromikiek Hernanirekin  zerikusia izan beharko dutela jakinarazi du Dobera Euskera Elkarteak:  «Euskeraz idatzitakoak izango dira eta 26 x 7,3 zentimetrotako tamainakoak: Kronikan agertzen diren Kromikien antzera».

Aurtengo lehiaketa gainera, hiru adin tarte ezberdinetan banatu dute. Haurren talde bat, 6 eta 11 bitarteko adin tartea duena. Gainera talde honetan ez da lehiaketarik egingo; «hainbat sari zozketatuko dira». Bigarren taldea, 12 eta 17 urte bitarteko gazteena da, eta saria Kromiki onenari emango zaio. Helduen taldea ere badago, 18 urtetik gorakoentzat; «hemen ere Kromiki onenari emango diogu saria».

Gogoratu urriaren 2an, aurkeztutako lan guztiak egongo direla ikusgai, Doberak antolatuko duen I. Liburu azokan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!