21garren urteurrenarekin, udazkeneko programazio oparoa, Chillida Lekuk

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 24a, 00:00

21garren urteurrenarekin batera, udazkeneko programazioa hasiko da.

Publiko guztiei zuzendutako jardueren eskaintza iraila eta abendua bitartean egingo da.

Jardueraz betetako uda igaro dute Chillida Lekun eta mota askotako bisitak eta tailerrak egin ostean, oraingo honetan, udazkeneko programaziora salto egiteko ordua heldu da. Chillida Lekuk dio, une ezin hobea dela udazkena «museoa eta koloreekin aldatzen diren eskulturak ezagutzeko». Gainera publiko orori zuzendutako proposamenen artean, garrantzi berezia du Tápies Zabalagan aldi baterako erakusketak; «horren inguruan behaketa, sorkuntza, ekintza eta meditazio jarduerak egingo dira». Lau multzotan banatu dute udazkeneko programazioko taile­rrak: helduentzat, gazteentzat, familientzat eta azkenik ikastetxeentzat.

Eduardo Chillidaren ametsa inauguratu zenetik, 21 urte igaro dira, eta ireki zenetik; «topaleku gisa finkatu da, pertsonak arteaz eta naturaz gozatzeko eta beste diziplina artistiko batzuk esploratzeko leku bizi gisa».

Programazioa, Aitor Ruiz de Egino hernaniarrarekin emango zaio hasiera Chillida Lekuko udazkeneko programazioarekin. Parte hartzaileek zeramikarekin esperimentatuko dute, eta batez ere, txamota lurrarekin. Hain justu, material hau, Chillidak eta Tápiesek erabili zuten sortze lanetan. Gainera, urrian meditazio saioa egingo da, Tápies Zabalagan aldi baterako erakusketan; «arteak emozioak bideratzeko eta elkar hobeto ezagutzeko balio du». Lorena Martínez Oronoz ilustratzaileak ilustrazio tailerra eskainiko du, marrazkiaren bidez emozioak kontatzen ikasteko.

Unibertso Chillida hitzaldiak ere itzuli dira; «ezagutzeko eta ideiak partekatzeko gunea». Eta aipatu moduan, gazteek leku berezia izango dute programazioan, Dzanga, mugitu zaitez! jarduerekin, artea eta mugimendua batzen dituen sorkuntza koreografikoko tailerra. Eta horrez gain, berriro jarri dira martxan Nagore Legarreta argazkilariak zuzentzen duen Basoan sorkuntza artistikorako saioak. Udazkenean jarriko dira martxan eta abendura arte iraungo dute.

Chillida Lekuko sarrerak museochillidaleku.com webgunean erosi daitezke.

UDAZKENEKO PROGRAMAZIOA

HELDUAK

-Zeramika lantegia- Esperimentatu lurra

Irailaren 25a eta urriaren 2a, larunbatak.

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara. 16 urtetik aurrera.

30 euro.

-Hitzaldia: Tápies Zabalagan erakusketaren katalogoaren aurkezpena.

Hizlariak: Lourdes Cirlot eta Núria Homs.

Urriaren 7a, osteguna.

Ordutegia: 19:00etan.

Doan, edukiera mugatua.

-Artea eta ongizatea- Meditazioa Tápiesekin

Emailea: Silvia Hoyos

Urriaren 9a, larunbata

Ordutegia:09:30etatik 10:30etara

30 euro.

 

-Lantegia- Emozioa ilustratu.

Emailea: Lorena Martínez Oronoz, ilustratzailea eta egilea.

Arazoaren 13a, larunbata.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.

30 euro.

16 urtetik gorakoentzat.

 

-Chillida unibertsoa. Hitzaldia eta kafea.

Irakaslea: Nausica Sanchez, hezkuntza arduraduna.

Azaroan 18a, osteguna .

Ordutegia: 11:00etan.

6 euro eta doan, urteko abonoarekin.

 


GAZTEAK

-Esperimentazio artistikoko
tailerra-Basoan

Emailea: Nagore Legarreta.

Urriaren 7a, azaroaren 4a, abenduaren 2a eta abenduaren 16a.

Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara, doan.

16 eta 23 urte bitartekoentzat.

 

-Mugimendu eta sorkuntza tailerra- Dzanga, mugitu zaitez!

Irakaslea: Elene Carreto eta iker Sanz. 6 saio

Larunbatetan (urriaren 30ean, azaroaren 13an, abenduaren 4an, urtarrilaren 15ean, otsailaren 12an eta martxoaren 13an)

Ordutegiak: 09:30etatik 13:30etara. 20 euro.

 

FAMILIAK

-Zeramika lantegia

Emailea: Aitor Ruiz de Egino

Abenduaren 11, larunbata.

6 euro.

 

-Artista liburuen tailerra

Emailea: Andrea Escargot, artista eta ilustratzailea.

Abenduaren 18a, larunbata.

Ordutegia:11:00etan.

6 euro.

 

-Bisita dinamizatua eta tailerra- Tápies ezagutzen.

Urtarrilaren 3a, astelehena.

Ordutegia:11:00etan.

6 euro.

 

IKASTETXEAK

-Ikasleen jardunaldia.

Urriraren 14a, osteguna .

Ordutegia: 16:30etan.

Doakoa, edukiera bete arte.

 

Chillida Lekuko sarrerak hemen: museochillidaleku.com

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!