Emaguneko saioei ekingo diete gaur, berriz ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 23a, 00:00

15 egunetik behin izango dira topaketak, Kulturarteko Plaza Feministan, arratsaldez.

Amherrek, Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, bueltan da Jatorri Anitzeko Emakumeentzako kulturarteko Gunea: Emagunea. Sorburu kooperatibak bideratzen du, eta orain arte bezalaxe, saioak 15 egunean behin izango dira.

Topaketak arratsaldez izango dira, 16:30etatik 18:30etara bitartean, inauguratu berri duten Kulturarteko Plaza Feministan. Parte hartzeko interesa dutenek, beharrezkoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Horretarako, bi bide daude: kulturartekotasuna@hernani.eus helbidera idatzita; edo, bestela, 943 33 70 17 / 671 116 414 telefono zenbakietara idatzita edo deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!