Ianire Segurola eta Elaia Diaz garaile, Euskal Jaietako Triki Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 23a, 00:00

Ianire Segurola eta Elaia Diaz, Triki Txapelketako irabazleak.

Triki txapelketako XXIIgarren edizioa irabazi zuen bikote hernaniarrak, joan den asteburuan.

Udalak eta Musika Eskolak antolatuta, Triki Txapelketako XXIIgarren edizioa izan zen joan den asteburuan. Panderoa eta trikitixa hartuta, Euskal Jai giroan, erakustaldi bikaina eskaini zuten partehartzaile guztiek. Guztien artean, Ianire Segurolak eta Elaia Diazek jantzi zuten txapela. Bikain aritu ziren eta, horrenbestez, bikote hernaniarra izan zen txapeldun, Atsegindegiko jaialdian.

Hainbat herritako 6 bikote aritu ziren oholtza gainean, 15 eta 18 urte bitartekoak. Bikote bakoitzak bere pasea egin ostean, amaitzeko, sari banaketa egin zuten. Ondoren, Euskal Jaien egitarauarekin jarraitzeko aukera izan zuten trikitilari zein ikusle guztiek.


Beste bikote hernaniar bat ere aritu zen, oholtza gainean

Lortutako emaitzarekin eta txapelketarekin pozik agertu dira Musika Eskolako kideak. Izan ere, bikote txapeldunaz gain, Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrek ere parte hartu zuten. «Lan bikaina osatu zuten horiek ere!», aipatu dute irakasleek, txapelketaren berri ematearekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!