'Sagar dultzea familian', gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 22a, 00:00

Sagardoetxeak hainbat tailer antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur, sagar dultzea familian izango da, Josu Osaren gidaritzapean. Denera, hiru orduko saioa egingo dute, 17:00etatik 20:00etara. Hurrengo jarduera irailaren 29rako dago aurreikusita, ordutegi berean: sagar deshidratatua familian. Tailerretan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea www.sagardoetxea.eus webgunean edo, bestela, 943 55 05 75 telefono zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!