30 urte baino gehiagoren ostean, Konde kioskoak etzi itxiko ditu ateak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 22a, 00:00

Konde kioskoa, Urbieta kalean.

Ez da esleipen prozesurik martxan jarri; dena den, ez da baztertzen aurrerago kontzesiorako aukera zabaltzea. 

Ostiralean jaitsiko du pertsiana, Urbieta kaleko Konde kioskoak. Duela 30 urte inguru ireki zuen Konde familiak, eta, hasieran, kondetarrek eraman zuten negozioa. Gero, ia 20 urtez, Poli aritu zen lanean eta, ondoren, Nagorek hartu zuen erreleboa. 


Momentuz, esleipenik ez

Ibilbide luze horren ostean, etzi itxiko dute kioskoa, ostiralean, hain justu. Horren harira, Udalak jakinarazi duenez, momentuz, behintzat, «denbora faltagatik», ez da esleipen prozesurik martxan jarriko.

Edonola ere, ez da baztertzen aurrerago esleipena zabaltzea eta kioskoa hartzeko kontzesioa abian jartzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!