Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 00:00

Amherrek eta Udalak antolatuta, Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa izango da etzi, asteazkenean, Biterin. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, eta bertaratzeko interesa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena 671 116 414 telefono zenbakira deituta. Elena Stati izango da hizlaria, eta hainbat gai landuko dituzte: besteak beste, baimenen berritzea, atzerritarren kontratazioa, kontziliazio familiarra, eta abar.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!