Topaketa berezia gaur, CDHko infantilek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 00:00

Neska infantilentzako, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoentzako, topaketa bereziak antolatu ditu C.D. Hernanik, Realaren laguntzarekin. Gaur izango da lehenengoa, eta irailaren 28an bigarrena, arratsaldeko 18:00etatik 19:15etara bitartean, Zubipen. Antolatzaileek adierazi dutenez, helburua da «nesken futbolean aurrerapausoak ematen jarraitzea eta Realeko teknikoen laguntzarekin arratsalde pasa polita izatea». Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, deitu 660 799 706 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!