Mantentze lanak gaurtik ostegunera, Kaxkoko zenbait kaletan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 00:00

Gaurtik ostegunera bitartean, Kaxkoko hiru kaleko estolderian mantentze lanak egingo dituzte. Kale Nagusian, gaur arituko dira konponketa lanetan. Andre Kalen, berriz, bihar; eta, Atzietan, ostegunean. Goizeko 09:00etan hasiko dira lanean, eta horretan ari diren bitartean, dagokion kale zatian oinezkoen trafikoa desbideratuko dutela jakinarazi du Udaltzaingoak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!