415 euro, Pausoka Elkartearentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 00:00

Portu auzoko bizilagunak, Pausoka Elkartearentzat bildutako diruarekin.

Abuztuko azken asteburuan izan ziren Portuko jaiak. Segurtasun neurriak beteta, hainbat ekintza antolatu zituzten bi egunetarako, eta ederki gozatu zuten haurrek, gazteek zein helduek. Denetarik egiteko aukera izan zuten eta, egitarauaren barruan, Pausoka Elkarteari laguntza emateko asmotan, 415 euro bildu zituzten auzokoek. Eredugarria da elkartearen egitekoa, izan ere, behar bereziak dituzten seme-alaben gurasoek osatutako elkartea da eta terapiak emateaz gain, gurasoentzako eta familientzako laguntza sarea ere bada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!