Bertan behera, gaurko partiduak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 20a, 18:05

Tilos 7 Pasa pala txapelketako lau partidu ziren gaur jokatzekoak, baina astelehenera atzeratu dituzte eguraldi txarragatik. 

Denera, lau norgehiagoka zeuden aurreikusita gaurko; baina, euria dela eta, astelehenera izango dira. Hauexek ziren gaur jokatu behar ziren partiduak: 

- Oiaga-Zubeldia vs. Paulo-Xuban

- Letamendia-Etxeberria vs. Iurramendi-Iurramendi

- Magi-Txema vs. Juarez-Juarez

- Xiker-Aritz vs. Amaia-Ander

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!