Macicior eta Barrenetxeak irabazi, Euskal Jaietako partidu lehiatuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 00:00

Ostiralean hasi zen Gipuzkoako Txapelketa, Hernaniko kiroldegian.

Iriondo eta Kerejeta 30-28 garaitu dituzte, atzetik joan eta 28na berdindu ondoren, azkeneko bi tantoak beraiek eginda.

Aurtengo Euskal Jaietan pala partidua jokatu zen igande arratsaldez, eguraldi iragarpen txarrengatik kiroldegiko pelotalekuan, eta Macicior eta Barrenetxeak  30-28 garaitu zituzten Iriondo eta Kerejeta. Oso partidu lehiatua izan zen, eta nahiz eta gorriak aurretik joan, 28na berdintzea lortu zuten urdinek eta azkeneko bi tantoak hobeto jokatu zituzten. Horrela, garaipena lortu zuten.

Gipuzkoako Txapelketan, berriz, Eider Otaegik eta Eli Gutierrezek irabazi zuten, Ekhine Balerdi eta Ainhoa Urien taldekideen kontra, neska nagusien bigarren mailan. Maila berean, garaipena lortu zuten Izaro Arraras eta Marina del Río astigartarrek, Ataunen kontra (30-7). Mutil nagusien bigarren mailan ere, irabazi egin zuen Hernanik, Abantzuren kontra (25-15). Eta erraz nagusitu zen neska jubeniletan, Intxurreren kontra (30-2).

 

Tilos 7 Pasan, partiduak

Eguraldiak errespetatzen baldin badu, gaur eta bihar beste zortzi partidu jokatuko dira Tilos 7 Pasa txapelketan. Gaur 18:00etan hasiko dira partiduak: Larretxea-Garmendia/Noble-Sanz; Es­ku­dero-Beloki/Ex­kerra-Ur­danga­­rin (18:45); Iraola-Gonzalez/Murillo-Berrio (19:30); eta Arkaitz-Ur­tzi/Goia-Zurutuza (20:15).

Etzi, honako partiduak jokatuko dira, 18:00etan hasita: Arkaitz-Urtzi/Erdozia-Alkorta; Ruiz-Maider Mendi­za­bal/Izkierdo-Aizkorreta; Erdozia I-Erdozia II/Uri­goitia-Balta; eta Mi­ren-Marina/Oneka-Ekhine.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!