Euskal Jai giroan, asteburu ederra

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 00:00

Ederra izan zen Kimua Dantza Kolektiboak eskaini zuen GenEroa emanaldia, herritarrek gustura agurtu zuten igandea.

Ederki pasa dute asteburua hernaniarrek, Euskal Jaien omenez egindako ekitaldi ugarirekin.

Joan den ostiral, larunbat eta igandean Euskal Jaietan oinarritutako hainbat kultur ekitaldi antolatu ziren, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten. Larunbatean, herri kirolak ikusteko aukera izan zen Atsegindegin eta jarraian, balkoitik balkoira bertsoak bota zituzten Eli Pagolak, Agin Laburuk, Oihana Iguaranek eta Xebastian Lizasok; gai jartzaile lanetan aritu zen berriz Asier Azpiroz. Hernaniko Musika Bandak ere kontzertua eskaini zuen Gay Murren, eta herritar ugari bertaratu ziren. Eguna borobiltzeko, gauean, Ereñotzun, Ruper Ordorikaren abestiek agurtu zuten larunbata.

Igandean, goiz esnatu zen herria txistulari bandarekin, eta eguerdian trikitixak girotu zuen Atsegindegi. Arratsaldean pelota partiduak jokatu ziren, eta azkenik, GenEroa emanaldiarekin agurtu zituzten Hernaniko Euskal Jaiak.

Eli Pagola bertsotan, larunbateKO 'Balkoitik balkoira' bertso saioan. Atzean gainontzeko bertsolariak, tartean Larburu. 
 
Euskal Jaien egitarauean, ez zuten hutsik egin trikitilariek. 
 
Kontzertu paregabea eskaini zuen Hernaniko Musika Bandak eta herriko helduei momentu goxoak oparitu zizkien. 
 
Ederki ibili zen Udane Ostolaza harri jasotzailea, pasa den larunbatean. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!